search

HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA (euskera)

17,00 €
Impuestos incluidos

Munduan badira 10.000 hegazti espezie baino gehiago, eta haietatik 80 bildu ditugu liburu honetan: hala pinguinoa nola kolibria; bai enara eta bai zozoa; hontza eta pelikanoa…

Hegaztien morfologia deskribatzeko balio duen hiztegi irudidun ttipi bat dakar hasieran. Gero, espezie bakoitzari dagokionez, argibide jakingarriak ematen dira: lumajea, elikadura mota, estaltzeko ohiturak… baita sortzen duten kantua edo hotsa ere. Hegazti bakoitzaren batez besteko tamaina eta hego-luzera ere ikasiko ditugu, bata bestearekin alderatzeko.

Bilduma honetako gainerako liburuetan bezala, honetan ikusiko ditugun irudiak estilo zientifikokoak dira, zehaztasun handiz eginak, garai bateko naturalistek beren landa koadernoetan egiten zituztenen gisakoak: errotuladorez nahiz tinta txinatarrez marraztuak, eta akuarela bidez koloreztatuak; horrela lortzen dute izaki zoragarri hauen irudi fin eta poetiko bat ematea.

Cantidad
Últimas unidades en stock

Editorial :PAMIELA EDITORIAL
Autor(es):ALADJIDI, VIRGINIETCHOUKRIEL, EMMANUELLE
Cartoné, 21x30, 80 páginas
9788491721734
1 Artículo
Comentarios (0)
No hay reseñas de clientes en este momento.