search

Infinitua ihi batean. Irene Vallejo. Pamiela (euskera)

24,90 €
Impuestos incluidos

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen tresna liluragarriaren bizitzan barnako ibilbidea. Haien fabrikazioaren historia, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu baitira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak. Gainera, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehen- biziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora.

Cantidad
Últimas unidades en stock

 Liburu honek, bestalde, klasikoak mundu garaikidearekin lotzen ditu, baita gaur egungo eztabaidagaiekin ere: Aristofanes eta umoristen kontrako epaiketak, Safo eta emakumeen literatur ahotsa, Tito Livio eta fanen fenomenoa, Seneka eta egia ondokoa Baina, oroz gain, denboran zehar liburuak sortu eta babestu dituzten milaka gizon-emakumeren abentura kolektibo xarmagarria da: istorio eta ipuinen kontalariak, eskribak, irudigileak, itzultzaileak, saltzaile ibiltariak, maisu-maistrak, jakintsuak, espioiak, errebeldeak, mojak, esklaboak, abenturazaleak Irakurleak, mendialdekoak zein orroka ari den itsasoaren ondokoak, energiaren bilgune diren hiriburuetakoak zein kaos garaietan babesleku diren bazter-parajeetakoak. Jende xehea, xumea, historiak erregistratu ez dituen hainbeste gizon-emakume. Liburuen salbatzaileak, horiek baitira saiakera honen egiazko protagonistak.

Idioma: EUSKERA

Formato: RUSTICA

Medidas: 0170x0240

Páginas: 464

9788491722526
1 Artículo
Comentarios (0)
No hay reseñas de clientes en este momento.